Parrokiako Katekesiak jakinarazi duenez, 16 jaiotza aurkeztu zituzten aurtengo lehiaketara. Epaimahaiak Elena eta Maria Amarok aurkeztutako jaiotzari eman zion lehen saria. Amarotarrek Sigma lantegiko ikur izan zen josteko makina erraldoiaren bueltan osatutako jaiotza aurkeztu zuten. Iazko lehiaketako irabazleek eskuratu zuten bigarren saria, Leire Eguren eta June Arregik, hain zuzen ere. Hirugarren saria, berriz, Saioa Etxeberria, Maddi Agirre, Ane Agirre eta Uxue Etxeberriak aurkeztutako lanak jaso zuen. Lehen zortzi sailkatuek jaso zituzten garaikurrak, baina gainerako parte hartzaileentzat ere egon ziren sariak eta opariak, dominak, gozokiak eta motxilak, besteak beste.
Lehiaketara aurkeztutako jaiotza guztiak San Bartolome kalean zegoen Skandalo dendaren erakusleihoan jarri dituzte ikusgai, eta bertan egongo dira urtarrilaren 9ra bitartean.
• Erregeen Kabalgatako segizioa
Parrokiako Katekesiak antolatzen duen Errege Magoen Kabalgatako segizioan parte hartu nahi duten umeek abenduaren 21ean eman beharko dute izena Gotzon Garate Udal Liburutegian, 17:00etatik 20:00etara bitartean.
- Leire Egurenek eta June Arregik irabazi dute jaiotza lehiaketa (2015-12-14)
- Era guztietako 26 jaiotza aurkeztu dituzte aurten jaiotza lehiaketara (2014-12-19)
- Parte hartzea jaitsi den arren 42 umek parte hartu zuten jaiotza lehiaketan (2013-12-17)
- Arnedo ahizpek irabazi dute jaiotza lehiaketa, bigarren urtez jarraian (2012-12-17)
- Mugimendudun jaiotza bat nagusi jaiotza lehiaketan (2011-12-19)
- Alonso anai-arrebek irabazi dute jaiotza lehiaketa (2010-12-13)