Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak, Zubi-Ondo Xake Taldeak eta Xakeko Euskal Federazioak antolatzen duten Elgoibarko 26. Maisuen Nazioarteko Xake Txapelketa aurkeztu dute eguerdian udaletxean. Aurtengo parte hartzaileen artean da iazko txapelduna ere, Ider Borya frantziar gaztea. Adituen esanetan Aleksa Strikovic serbiarra izango da txapelketa irabazteko faborito argietako bat, baina aurkari gogorrak izango ditu: Michael Oratovsky errusiarra, Sinisa Drazic serbiarra, Paul Velten frantziarra, Sabrina Vega eta Ismael Teran espainiarrak eta Santiago Gonzalez eta Gustavo Barrenetxea euskaldunak.
• Garaipenetatik ikasteko gogoz
Elgoibarko Torneoan parte hartzen duen laugarren aldia izango da Barrenetxearentzat. Ikasten jarraitzeko aukera ezin hobea dela azaldu du Sevillan bizi den elgoibartarrak, baina gogotsu eta borrokarako gogoz datorrela ohartarazi du. "Garaipenetatik ikastea da nire asmoa, porrotetatik nahikoa ikasi dudala uste dut-eta", adierazi du. Aurten maila oso handiko txapelketa izango dela ere nabarmendu du, besteak beste, Maisu Handia izendapena duten lau xakelari daudelako.
• Dragan Paunovic gogoan
Euskal Xake Federazioko presidente Migel Angel Muelak Dragan Paunovic serbiarra izan du gogoan xake txapelketaren aurkezpenean. Aurten zendu den xakelari serbiarrak hainbat urtean hartu zuen parte Elgoibarren, azkena iaz. Bere bi herrikidek, Sinisa Drazicek eta Aleksa Strikovicek, hartuko dute parte aurtengo lehian eta azken honek azaldu duenez gogoan izango dute Paunovic. “Laguna nuen Dragan eta orain gutxi izan naiz haren familiakoak bisitatzen Belgradon. Esan nien Elgoibarrera nentorrela txapelketa hau jokatzera ere eta beste leku askoan moduan hemen ere lagun onak laga zituela. Xakean jokatzen dugun bakoitzean gogoan izango dugu”, esan du Strikovicek. Paunovici agur eta ohore egiteko Minutu bateko isilunea baino txalo zaparrada bat merezi zuela Paunovicek eta halaxe egin dute udaletxeko pleno aretoan batutakoek.
•Elgoibarko txapelketan parte hartuko duten hamar xakelariak:
- KAREN MOVSZISZIAN (Armenia) Maisu Handia 2.523 Elo puntu
- ALEKSA STRIKOVIC (Serbia) Maisu Handia 2506 ELO
- MICHAEL ORATOVSKY (Errusia) Maisu Handia 2473 ELO
- PAUL VELTEN (Frantzia) Nazioarteko Maisua 2468 ELO
- IDER BORYA (Frantzia) Nazioarteko Maisua 2.465 ELO
- SANTIAGO GONZALEZ DE LA TORRE (Euskal Herria) Nazioarteko Maisua 2459 ELO
- SABRINA VEGA (Espainia) Emakumezko Maisu Handia 2.403 ELO
- SINISA DRAZIC (Kroazia) Maisu Handia 2.396 ELO
- ISMAEL TERAN (Espainia) Nazioarteko maisua 2.388 ELO
- GUSTAVO BARRENETXEA (Euskal Herria) 2.140 ELO
Irabazleen palmaresa
- Oleg Korneev (RUS) 6
- Azer Mirzoev (AZE) 3
- Zenon Franco (PAR) 1
- Elizbar Ubilava (GEO) 1
- Gilberto Milos (BRA) 1
- Reynaldo Vera (CUB) 1
- Marcelino Sion (ESP) 1
- Felix Izeta (Eus) 1
- John Van der Wiel (NED) 1
- Mario Gomez (Eus) 1
- Horacio Saldano (ARG) 1
- Ivan Cheparinov (BUL) 1
- Kamil Miton (POL) 1
- Mikel Huerga (ESP)) 1
- Daniel Alsina (ESP) 1
- Patrice Etchegaray (FRA) 1
- Ider Borya (FRA) 1