Eta hori hasieran gorrotoa ziola ordenagailuei. Jubilatuta gero, semeak oparitu zion bat. Kazetagunean egin zuen ikastaroa, han ikasi zuen erabiltzen eta orain hori barik ezin da bizi. Mundu berri eta zabal baterako ateak zabaldu dizkio ordenagailuak. “Gauza edarra, edarra da... Hor dago dana”, dio Luis Mari Iriondok ahotsak.eus-en jasota duten bideoan.
Sarrera gehiago, ahotsak.eus barren.eus atarian: hemen eta hemen