Mintxeta Atletismo taldeak Elgoibarko 8. San Silbestre lasterketa antolatu du (abenduaren 31n, 00:01ean). Kalegoen plaatik irtengo dira. Antolatzaileek garbi laga dute lasterketak ez duela izaera lehiakorrik izango, eta beraz, ez dituztela denborak hartuko eta lehenengo ailegatzen direnentzako saririk ere ez dela egongo. Hori bai, parte hartzaile guztien artean opariak zozketatuko dituzte eta mozorrorik onena ere sarituko dute.
Egun berean, arratsaldez (17:00) egingo dute Mendaron, hirugarren urtez, Mendaroko Txirrindulari taldeak antolatuta. Bost kilometroko ibilbidea izango du probak eta frontoitik irtengo dira. Bi herrietako tabernetan eman daiteke izena, bi euroan. Egunean bertan ere eman ahal izango da izena.
Iaz 100 lagun inguruk parte hartu zuten Elgoibar zein Mendaroko San Silbestre lasterketetan.