1716ko abenduaren 30ean eskaini zuten estreinako meza San Bartolome parrokian, hortaz, gaur 300 urte bete dira. Hori dela eta, ospakizun urtea izan da aurtengoa San Bartolome parrokiarentzat. Urte osoko egitaraua prestatu dute, eta ekintza ugari burutu dituzte urte osoan zehar. Besteak beste, bisita gidatuak, hitzaldiak, kontzertuak edota erakusketak izan dira, eta Pello Arrieta eta Javier Elorza historialariek parrokiaren historiari buruzko liburua ere argitaratu dute.
Antolatutako ekintzei amaiera emateko meza berezia ospatu dute gaur. Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzainak gidatu duen mezan Parrokiko abesbatzak, Udal Txistulari Taldeak eta Haritz Euskal Dantzari Taldeak ere hartu dute parte.