Lege gordailua

Barren.eus 2017ko urt. 1a, 00:00

BARREN Komunikazioak uztailaren 11ko 34/2002 Legean ezarritako Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzko araudia betetzen du, eta baita datu pertsonalak babesten dituen abenduaren 13ko Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoa ere.
Barren.eus webgunea erabiliz gero, erabiltzailea legezko ohar honen baldintzen mende geratzen da; BARREN Komunikazioak egokitzat jotzen dituen aldaketa eta eguneratze guztiak egin ahal izango ditu baldintzotan, edozein unetan eta aurretik inori jakinarazi gabe. Webgunean sartu eta bera baliatzeak inplikatzen du erabiltzaileak bertako eduki osoarekin bat datorrela aitortzen duela, inolako eragozpenik gabe. BARREN Komunikazioak barren.eus webgunean, aurrez abisurik gabe, egoki iruditzen zaizkion aldaketak egiteko eskubidea du; hala, eduki eta zerbitzuak aldatu, kendu eta handitu, edo agertzen den forma alda dezake nahi duenean.

Informazio orokorra

BARREN Komunikazioa

Kalebarren plaza, 2, behea

20870 Elgoibar (Gipuzkoa)

Tel.: 943-744 112

Posta elektronikoa: barren@elgoibarkoizarra.eus

CIF: G20144713

Jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideak

Web honen edukiaren gaineko eskubide guztiak BARREN Komunikazioak-ena dira. Horien jabetza intelektuala eta industriala arau nazional eta internazionalek babesten dute. Testuak, grafikoak, irudiak, haien diseinua, jabetza intelektuala, markak, izen komertzialak edo beste zeinu bereizgarriren bat, guztiak dira BARREN Komunikazioa proiektuaren jabetzakoak.

Webguneko edukia Creative Commons-en baimen baten mende dago.

BARREN Komunikazioak ez du bere gain hartzen inolako erantzukizunik erabiltzaileak webguneko edukiak erabiltzearren eragin ditzakeen kalteen gainean, ezta erabiltzaileak indarrean dagoen legea betetzen ez badu ere.

Webgunean ikusten baduzu jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideak urratzen duen edukirik, jakinaraz iezaguzu lehenbailehen, posta elektronikoa bidalita barren@elgoibarkoizarra.eus helbidera edo gutuna bidalita helbide honetara: BARREN Komunikazioak, Kalebarren plaza, 2, behea. 20870 Elgoibar (Gipuzkoa)

Webgune honek beste web atari edo gune batzuekin kanpo estekak edo loturak izanez gero, BARREN Komunikazioak ez da bertako edukien erantzule egiten, eta erabiltzailearen beraren erantzukizuna da haietara jotzea.

Adingabeak

Adingabeek webguneko zerbitzuak erabili gura badituzte, gurasoen, tutoreen edo legezko ordezkarien baimena behar dute; eta haiek izango dira adingabeek egin ditzaketen kalteen arduradun. Hortaz, gurasoek, tutoreek edo legezko ordezkariek erantzukizun osoa izango dute adingabeek kontsulta ditzaketen edukien eta zerbitzuen gainean.

Lege aplikagarria

Legezko ohar hau Espainiako legeriaren mende dago. Erabiltzailearen eta BARREN Komunikazioak proiektuaren arteko edozein auzi edo desadostasun izanez gero, Eibarko epaitegi eta auzitegien jurisdikzioaren eta eskumen esklusiboaren mende jarriko dira.

{jcomments off}