Agortu egin dira ‘Go!azen’ ikuskizunaren bi saioetarako sarrerak

Barren.eus 2017ko urt. 10a, 14:44

Go!azen antzerki musikalaren bi saio eskainiko ditu Pausoka Teatroak, domekan, Elgoibarko Herriko Antzokian, eta bi saioetarako sarrerak agortu direla jakinarazi du Kultura Sailak.

Go!azen antzezlanaren saio bat eskaini behar zuten hasieran Elgoibarren, baina sarreren aurre salmentak izan zuen arrakasta ikusita, bigarren saio bat ere antolatu zuen Elgoibarko Udalak. Hortaz, 16:30erako iragarrita zegoen lehen emanaldiaz gain, 12:30ean eskainiko dute bigarren saioa.
Gaztetxoen arteko maitasuna, umorea eta abenturak izango dira Go!azen antzerki musikaleko protagonista, abestiekin eta dantzekin apainduta.
Ailegatu da uda eta Basakabik zabaldu ditu ateak, eta gazteak ilusizo beterik datoz; abesteko, dantzan egiteko eta ondo pasatzeko prest. Baina Zuzenek ez dizkie gauzak erraz jarriko bere arau eta debekuekin.
Ramon Agirre, Asier Burguete, Paula Etxeberria, Aitana Etxeberria, Aritz Mendiola eta Markel Gajate dira antzezlan honetako aktore nagusiak.

 goazen antzerkia elgoibar

goazen antzerkia elgoibar2