Ahaztuen Oroimenak elkarteko arduradunek azaldu dutenez, Gabon garaia izan arren, ez zen Gabonik izan etxe askotan 1936ko abenduaren 26an, San Esteban Egunez. “Frontean ziren gudari eta milizianoek gogor borrokatu zuten; haien senideak arduraz eta beldurrez gainezka etxeetan zeuden bitartean. Herritarrek eta herrietan babes hartutako errefuxiatuek, Kalamuako borrokaldia bizi behar izan zuten egun hartan; kanoikadak, tiro hotsak eta faxistak sartuko ote ziren beldurra... Kalamuako borrokaldiaren inguruko egunkari, dokumentuek zein gudarien lekukotzek argi uzten dute gudariek gogor sufritu zutela Max inguruetan”.
Soldadu asko hil ziren bataila hari buruzko informazioa ezagutarazteko asmoz, hitzaldiak eskaini zituzten Markinaldeko zenbait herritan, Gabonean, eta hitzaldi horiek lagundu edo osatzeko, egun hartako gertaera nagusiak laburtzen dituen 37 minutuko bideo bat osatu zuten. Hona hemen: