San Anton Eguna ospatzeko hainbat ekitaldi izan dira gaur Elgoibarren. Umeentzako parkea egon da Kalegoen plazan goizez eta arratsaldez eta umez eta gurasoz beteta egon da plaza egun guztian. Erraldoi eta buruhandien kalejirarekin ederki gozatu ahal izan dute gaztetxoenek.
Musikazaleek ere izan dute non aukeratua. Batetik, Parrokiako Abesbatzak meza nagusian hartu du parte, eta, bestetik, Musikeneko Perkusio Taldeak kontzertua eskaini du Herriko Antzokian.