Urtarrila bukaerara arte jasoko dituzte arroza, pasta, lekaleak, azukrea, atun latak, olioa eta sardina latak eta baita konpresak ere. Elgoibarren, Eroski bietan eta Netton jarri dituzte otarrak. Mendaron, berriz, Puxika eta Coviran dendetan.
Saharar Ilargi Gorria eta Emakume Sahararren Nazio Batasuna dira ekimen honen sustatzaileak. Saharako errefuxiatuen egoera “zaila” dela gogorarazi dute, eta premia “handia” dela nabarmendu.