Elgoibarko Udalaren kultur agendan otsailaren 8an izango dela azaldu bada ere, egun horretan bakeari eta bizikidetzari lotutako mahai ingurua izango denez, Maialen Lujanbioren eta Uxue Alberdiren arteko elkarrizketa atzeratzea erabaki dute antolatzaileek.
Euskaratik eta euskaraz, herri hau sortzen da elkarrizketaren izenburua, eta martxoaren 1ean izango da, Elgoibarko Kultur Etxeko sotoan, 19:00etan hasita.
Elgoibarko Izarrak prestatu du ekimena, Udalaren lankidetzarekin.