‘Memoria partekatzen’ izeneko solasaldian parte hartuko dute Jon Sarasua, Mireia Uranga eta Joxe Arregik

Barren.eus 2017ko ots. 1a, 12:05

Bakea eta bizikidetzaren inguruko jardunaldiak hasiko dira gaur, hilak 1, Memoria partekatzen izeneko hitzaldiarekin. Hiru solaskidek, -Jon Sarasua, Mireia Uranga eta Joxe Arregi-, euren bizipenak eta gogoetak konpartituko dituzte euskal gizartean gertatutakoren inguruan.

Udaleko alderdi guztien adostasunarekin eta bizikidetzaren aldeko herritarren taldeko kideen laguntzarekin antolatzen dituzte aurtengo bakea eta bizikidetzaren inguruko jardunaldiak. Bi saio prestatu dituzte, eta Memoria partekatzen izeneko solasaldia izango da aurrenekoa, gaur, 19:00etan, Inazio Bereziartua musika eskolako auditorioan.
Berbaldian parte hartuko duten hiru gonbidatuek euren bizipenak eta gogoetak konpartituko dituzte euskal gizartean gertatutakoren inguruan. Gonbidatuak honako hauek izango dira: Jon Sarasua (bertsolaria eta unibertsitateko irakaslea); Mireia Uranga (irakaslea eta bizikidetza hezitzailea) eta Joxe Arregi (Deustuko Iraskaslea eta teología gaietan aditua).

• Bizikidetza berriaren erronkak mahai-ingurua, otsailaren 8an
Bizikidetza berriaren erronkak izeneko mahai-inguruan parte hartuko dute hiru kazetarik otsailaren 8an. Gorka Landaburu, Jurdan Arretxe eta Martin Garitano dira mahaiaren bueltan eseriko diren hiru kazetariak. Musika eskolako auditorioan izango da, 19:00etan.

 

Lotura duten albisteak: