Etxegiña taldea herriguneko kale eta auzoetan ibiliko da zapatuan (otsailak 4), eta Elgoibarko Izarrako lagunak berriz, baserriz baserri ibiliko dira. Etxegiñakoak 09:00etan batuko dira Bolatokiko parkean, eta gero bi taldetan egin, eta talde bakoitzak bide bat hartuko du. Hamaiketakoa egiteko elkartuko dira, eta ondoren, 14:00ak aldera, Errosario kalean Salbea abestu ostean, Baltasar gastronomia elkartean bazkalduko dute denek elkarrekin. Elgoibarko Izarrakoak 10:00etan elkartuko dira Kalegoen plazan eta, eta bi taldetan banatuta, Elgoibarko baserri-auzoetan jardungo dute kopla kantari, 22:00ak aldera arte. Ondoren, Aiastiako elkartean afalduko dute.
Mendaron hiru taldetan banatuta koplatuko dituzte herriguneko kale eta auzoak, eta baserriak. 08:30ean batuko dira Mendaroko udaletxe aurrean.
•Elgoibar Ikastolako ikasleak ez dira kalera irtengo
Elgoibar Ikastolako haurrak kalejiran irtetekoak ziren gaur (otsailak 3), baina euria iragarrita dagoenez, Ikastolan ospatuko dute santa eskea, 16:15ean.
∞ Lotura duten albisteak: