Mozorro tailerra antolatu dute Elgoibarren

Barren.eus 2017ko ots. 3a, 11:25

Familia hizkuntza transmisioa lantzeko, mozorro tailerra antolatu du Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaikaren Kiribilduz egitasmoak, Elgoibarko Udalarekin lankidetzan.

Mozorro tailerra HH4-LH3 adin tarteko umeentzako eta euren gurasoentzako izango da, eta otsailaren 18rako iragarri dute. Atxutxiamaikakoek merkatu plazan duten lokalean (bigarren solairuan) eskainiko dute saioa, eta hiru ordukoa izango da, 10:00etatik 13:00etara. Saioa euskara hutsean izango da, eta interesatuek 5 euro ordaindu beharko dituzte, saioan bertan (Elgoibarko Izarrako bazkideek, 4,5 euro). Plazak mugatuak dira, eta otsailaren 14a izango da izena emateko azken eguna. Izena emateko edo informazio gehiagorako nahiz harremanetarako: www.elgoibarkoizarra.eus / 943 741 626 (Jon).

mozorro tailerra elgoibar izarra