Elgoibarko etxeetan agertu diren kaxetan ageri denez, AFRES elkartearentzat dira batu nahi dituzten gauzak, baina ez du argitzen ze eratako erakundea den, Gobernuz Kanpoko Erakundea edo beste era batekoa. Inizial horien atzean dagoen elkartea zein den jakiteko ikusmina izan duen bizilagun batek, Interneten bila hasi eta AFRES Espainiako Armadako elkarte bat dela ikusi du AFRES elkarteak duen webgunean, eta BARREN aldizkariari jakinarazi dio gero.
• Elgoibarko Udalaren oharra
Elgoibarko Udalak jakinarazi du ez daukala inolako harremanik ekimen horrekin. "Elgoibarko Udalak A.F.R.E.S. siglak dituzten bide publikoan agertutako arropa biltzeko edukiontzien jatorria eta helburua ezagutzen ez duela adierazi nahi du, baita edukiontzi horiek bide publikoan kokatzeko eskaerarik ez duela jaso jakinarazi ere". Era berean, gogora ekarri du arropa biltzea helburu duten "ondo identifikatutako" edukiontziak existitzen direla herriko hainbat gunetan.