Mintzanet: euskara on-line eta doan praktikatzeko aukera ematen duen proiektua

Barren.eus 2017ko ots. 6a, 11:01

Euskaraz egin nahi duzuen guztiok hemen duzue Mintzanet, munduko edozer txokotan egonda ere euskaraz berba egiteko aukera eskaintzen duen proposamen berritzailea. Internet bidez, noiznahi, euskaraz mintzatzen diren lagunak topatuko dituzu.

Mintzanet euskara on-line eta doan praktikatzeko aukera ematen duen proiektua da. Bertan, bidelagunak (euskaraz dakitenak, ez dira irakasleak), eta bidelariak (euskara praktikatu nahi dutenak, gutxienez A2-B1 maila dutenak) elkartzen dira saioak Internet bidez egin ditzaten.

Elgoibarren Tertuliak programak (ikus erreportajea BARREN aldizkarian) eskaintzen dituen euskara praktikatzeko aurrez aurreko saioak egiteko hainbat arazo dituzten lagunentzako aukera bat izan daiteke. Norberak aukeratzen du ordua edo zer gairi buruz berba egin. Mugikorra, tableta edo ordenagailua (kamerarekin, mikrofonoarekin eta entzungailuekin) eta Internetera konexioa behar dira Mintzanet-en parte hartzeko. www.mintzanet.net webgunean dagoen galdetegia bete eta segituan esango dizu zein den zure bikotekidea.