‘Bizikidetza berriaren erronkak’ mahai-ingurua egingo dute gaur Elgoibarren

Barren.eus 2017ko ots. 8a, 10:07

Bakea eta bizikidetza jardunaldien barruan, Bizikidetza berriaren erronkak mahai-ingurua antolatu dute gaurko (otsailak 8).

Hiru kazetarik parte hartuko dute mahai-inguruan: Gorka Landaburuk, Jurdan Arretxek eta Martin Garitanok. Mahai-ingurua musika eskolako auditorioan izango da, 19:00etatik aurrera. Bizikidetzaren aldeko herritarren taldeak antolatu ditu jardunaldiok, Elgoibarko Udaleko alderdi guztien onespenarekin.
Lehenengo saioa joan den eguaztenean egin zuten. Memoria partekatzen izenburuko solasaldi horretan, Jon Sarasuak, Mireia Urangak eta Joxe Arregik parte hartu zuten.

 

Lotura duten albisteak: