“Arreiturrekoak” Guraso Elkartearen laguntzaz liburu bat ere argitaratu dugu lehiaketara aurkeztutako lan guztiekin. Sari banaketa ekitaldian, argitaratutako liburua eta opari bat banatu genien parte-hartzaile guztiei. Gurasoen ordezkariak ere hartu zuten parte opari banaketan.
Bi arlo izaten ditu lehiaketak: olerkia (euskaraz eta gaztelaniaz) eta narrazioa (euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez). Ikasturte honetan inoiz izan dugun partaidetza handiena izan dugu, Arreiturre institutuko 100 ikaslek hartu baitute parte lehiaketan.
Hona hemen sarituen zerrenda: