Altsasuko gertakarien gaineko hitzaldia eskainiko dute Elgoibarren otsailaren 14an

Barren.eus 2017ko ots. 13a, 07:47

Guardia zibilen eta hainbat herritarren artean Altsasun izan ziren gertakariei buruzko hitzaldia eskainiko dute Entzun Altsasu! ekimeneko kideek, Piztu desmilitarizazioa izenburupean.

Hitzaldi bira egiten dihardute Altsasuko Herri Asanbladako kideak Euskal Herrian barrena. 'Piztu desmilitarizazioa' izenburupean, Altsasuko nahiz Sakanako errealitatea lehen pertsonan zabaltzea dute helburu. Elgoibarrera ere etorriko dira, Jaiki taldearekin elkarlanean. Martitzenean (otsailak 14) izango da saioa, 19:30etik aurrera, Kultur Etxeko hitzaldi gelan.

Hitzondo, Altsasuko herri webgunean duzue Piztu desmilitarizazioahitzaldi birari buruzko informazio osoagoa.

 entzun altsasu kartela elgoibar jaiki