Biktima saiatu zen kontra egiten, baina besteak segi egin zuen jotzen eta zauriak eragin zizkion. Tabernariak taberna barrutik entzun zituen zaratak eta berak deitu zien larrialdi zerbitzuetakoei. Biktima Mendaroko Ospitalera eraman zuten, eta 24 orduz han izan zuten, zaintzapean. BARRENek jakin izan duenez, biktimak —J.M.A. gizonezko elgoibartarrak— salaketa jarria du Eibarren Ertzain-etxean.