Enpresek dituzten beharrei erantzuteko, mekanizazio titulazio ofiziala eskainiko du IMHk. Enpresek langile kualifikatuak eskatzen dituzte, eta behar horri erantzun nahi dio ikastetxeak. Era berean, egungo langile askok ez daukate titulu ofizialik, eta horiek ere izango dute titulazio ofiziala eskuratzeko aukera.
“IMHn mekanizazioan lan egiteko enpresen eskaerak jasotzen dihardugu, eta erantzuteko zaitasunak ditugu. Bestalde, gure inguruan bizirauteko arazoak dituzten dabiltzan enpresak ditugu, eta titulu gabeko esperientziadun langileak ere badira. Lanbidek urteko sasoi honetan eskaintzen dituen aukerka mugatuak direla kontutan hartuta, eta are gehiago mekanizazioaren alorrean, mekanizazio ikastaroa martxan jartzea erabaki dugu, lanean dauden langile zein langabeentzat, titulu ofiziala lor dezaten”, azaldu dute.
Martxoan abiatuko dute titulazio berria: "Txirbil harroketa bidezko Mekanizazioa". Guztira 540 orduko ikastaroa izango da, eta enpresa-praktikak egin ahal izango dira. Ikasketak egiteko Hobetuz fundazioak diru-laguntzak eskainiko ditu. Informazio gehiagorako 943 748 270 (Nora) telefonora deitu daiteke edo imhformazioa@imh.eus helbidera idatzi.