Bilboko Inauterietako pertsonaiarik ospetsuenak aukeratu ditu Jai Batzordeak: Farolin eta Zarambolas. Aurten, Las Tea Party DJ´s eta Bilboko Plaza Nueva Plaza tabernako ostalari Jon de Miguel izango dira Farolin eta Zarambolas, hurrenez hurren.
Farolin esparru publiko edo profesionalean izena lortu duen bilbotarra da – ez du zertan Bilbon jaiotakoa izan behar-, Bilboren izena ahotan erabili eta bilbotarra izatea azpimarratzen duen pertsonaia da, eta “Semper Plus Ultrak” (Beti haratago) laburbildu dezake bere ustea. Lorea Argarate bilbotarra den arren, ama eta aita eta familia guztia elgoibartarra ditu, eta Elgoibarren pasatu ditu bere etapa asko. Euskadi Irratiko Faktoria saioan azaldu dutenez, irrikaz daude Farolin izateko.
Zarambolas, aldiz, gibel-handi bat da, Bilboko hiritar tipikoa, ezerk edo inork bizitza aldatuko ez diona. Ondo bizitzea atsegin duen jauntxoa, Carpe Diemek laburbiltzen du bere bizi-lema.
1984ko Aratusteetan ezarri zen lehenengoz Farolin eta Zarambolasen epaiketa Bilbon, aratuste tradizional eta baserri-girokoetan ohikoa zen urteroko pertsonaia gaiztoa epaitu eta zigortzearen eredua parodiatuz.
2017ko Inauteriak otsailaren 23tik 28ra izango dira aurten Bilbon.
- Irakurri hemen: Lorea Argaratek Las Tea Party DJs-i buruz BARREN aldizkariari eskaini zion elkarrizketa (PDF)