Euskal Telebistako telesail arrakastatsuari lotutako antzezlana da Go!azen, Basakabiko udalekuko amodiozko istorioak kontatzen dituena. Joan den abenduan estreinatu zutenetik, herriz herri eskaini dituzten emanaldi ia guztietan agortu dira sarrerak. Halaxe izan zen Elgoibarren ere, sarrera guztiak agortu baitziren urte hasieran Elgoibarko Herriko Antzokian eskaini zituzten bi saioetarako.
Antzerkiko formatuan telesaileko sei aktorek parte hartzen dute: Paula eta Aitana Etxeberria, Markel Gajate, Asier Burguete, Aritz Mendiola eta Ramon Agirre.
• Sarrerak
Mendaron saio bakarra eskainiko dute, otsailaren 28an. Ikastolako patioan izango da, 18:30an, eta 700 lagun ingururentzako lekua egongo da.
Sarrerak gaur (otsailak 20), jarriko dituzte salgai Mendaroko udaletxean, 17:00etatik aurrera. 7 euroan salduko dituzte.
Egunero egongo dira salgai sarrerak Mendaroko udaletxean, 09:00etik 14:00etara. Datorren barixakuan (otsailak 24), berriz, 18:00etatik 20:00etara jarriko dituzte salmentan.