Apirilaren 10, 11, 12, 18, 19, 20 eta 21ean, zazpi egun horietan, 9:30etatik 12:30etara, kirol desberdinak egiteko aukera izango dute IX. Kirol Campusean parte hartuko duten umeek.
2003 eta 2011 urte bitartean, biak barne, jaiotako haurrek parte hartu ahal izango dute kirol campusean. Hau da, 6 eta 14 urte tarteko haurrek parte hartu dezakete.
Mintxetako atletismo, padel eta tenis pistak, futbol zelaiak, Olaizaga eta IMH kiroldegietako kantxak eta Ikastolako frontoia erabiliko dituzte futbola, saskibaloia, tenisa, padela, atletismoa eta beste hainbat kirol praktikatzeko.
Interesatuek Olaizaga kiroldegian eman dezakete izena, martxoaren 1etik 31ra. Patronatuko bazkideentzako prezioa 42 eurokoa izango da eta 47 eurokoa bazkide ez direnentzakoa.