Euskaratik eta euskaraz, herri hau sortzen izango da elkarrizketaren izenburua, eta ideiaren iturburua Maialen Lujanbiok Euskadi Irratian egindako hiru gogoeta daude:
Maialenek hiru grabazio horietan esandakoen gainean galdetuko dio, batez ere, Uxuek, eta pasarte bat hona ekarri dugu, motorrak berotzeko:
"Espainiako telebista-kateko esatariak, kolorerik mudatu ere egin gabe, horrelaxe bota zuen: "eguberrietan edozer da posible, jaun-andreok; baita islandiar batek gabon kantak euskaraz kantatzea ere". Askoz urrunago balego bezala euskara islandieratik, gaztelera islandieratik baino. Betikoa: elebakarrak uste du berea dela leku guztietara iristeko abiapuntu posible bakarra. Euskara urruti dago. Inkontziente kolektiboan euskara urruti dago. Meritua da haraino iristea. Meritua? Nonbait behar dugu abangoardia: euskara helmuga da ala abiapuntu?"
Elkarrizketa etzi izango da, martxoaren 1ean, Elgoibarko Kultur Etxeko hitzaldi-gelan, 19:00etan hasita.
Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak antolatu du, Udalarekin lankidetzan, eta Gipuzkoa Foru Aldundiak diruz lagundu du.