Mozorroen elkartzea, berbena eta dantzaldia inauterietako azken egunean

Barren.eus 2017ko ots. 28a, 10:11

Zapatuan Elgoibarren eta Mendaron bizitako giro paregabearen ostean, inauterietako martitzenarekin amaituko dira aurtengoz 2017ko inauteriak. 

Elgoibarren, Mozorroen elkartzearekin hasiko dira ekitaldiak, 16:45ean, Kalegoen Plazan. Ondoren, 17:00etan, Kantu Kolore haur berbena egingo dute Kalegoen plazan (euria bada Maalako parkean). Umeek bakarrik ez, nagusiek ere gozatu ahal izango dute inauterietaz. Eguren orkestrak dantzaldia eskainiko du Jubilatuen Bilkotiak eta mzorro lehiaketa ere egingo dute. Azkenik, Mauxitxa txaranga kalejiran irtengo da erraldoi, buruhandi eta zezenzikleten laguntzaz, 18:15ean.

Mendaron, bestalde, Go!azen telesailaren antzezlana eskainiko dute Ikastolako patioan, 18:30ean.