Umeek gozatu zuten bereziki inauterietako martitzenean. Elgoibarko Herri Eskolan inauterietako jaialdia egin zuten ikastetxean. Gero, mozorroen elkartzea egin zuten kalean eta Kantu Kolore haurrentzako berbena eskaini zuten Maalako parkean. Euria zela-eta erraldoi eta buruhandiek ezin izan zuten kalejiran irten, ez eta Mauxitxa txarangak ere. Azken horiek, halere, Maalako parkeko aterpearen babesean girotu zuten festa. Kalean, berriz, “Gure Jaialdia” taldeko emakumeek eskaini zuten ikuskizuna, urtero egin ohi duten legez. Aurten, Abba, Demis Russo edo Orquesta Mondragon moduko talde eta bakarlariek orain dela zenbait urte modan jarri zituzten abestiak eta dantzaerak ekarri zituzten Elgoibarrera, goiko bideoan ikus dezakezuen moduan.
∞Lotura duten albisteak:
-
Julen Zabaleta: "Elgoibartik Eibarrera jende asko joaten zen karnabaletan" (2017-02-28)
-
Mozorroen elkartzea, berbena eta dantzaldia inauterietako azken egunean (2017-02-28)
-
Inauterietako zapatua, iruditan (2017-02-26)
- Inauterietako barixakua, irudietan (2017-02-24)
- Iritsi dira inauteriak (2017-02-24)