Aurrez Debabarrenako Orkestra Sinfonikoak egin zuen moduan, Debabarreneko Orfeoiak (DBOR) ere estreinako kontzertua eskainiko du Elgoibarren, barixaku honetan. Orfeoiko partaide asko elgoibartarrak dira eta kontzertu berezia izango da eurentzat. Ez dira, baina, bakarrik igoko eszenatokira. Izan ere, Debabarreneko Orkestra Sinfonikoak ere hartuko du parte emanaldian, eta gonbidatu bereziak izango dira Elgoibarko Inazio Bereziartua musika eskolako eta Bergarako musika eskolako ikasleak. Guztira ehun bat lagun bilduko dira eszenatokian. Jose Miguel Laskurain eibartarra da Debabarrenako Orfeoiaren eta Orkestra Sinfonikoaren fundatzailea eta zuzendaria.
Elgoibarko kontzerturako sarrerak 10 euroan jarriko dituzte salgai. Herriko Antzokiko leihatilan bertan erosi ahal izango dira, 19:30etik aurrera. Emanaldia 20:30ean hasiko da.
∞ Lotura duten albisteak: