Aingeru Guardako jaia ospatuko dute Mendaron martxoaren 5ean

Barren.eus 2017ko mar. 3a, 10:27

Martxoaren 1ean (asteazkena) da berez Aingeru Guardakoaren eguna. Ospakizun ekitaldiak, baina, martxoaren 5ean, domekan, egingo dituzte.

Aingeru Guardakoaren eguna izan zen eguaztena, martxoaren 1a. Ohi legez, meza ospatu zuten Mendaroko Aingeru Guardakoaren ermitan. Ospakizun ekitaldiak, baina, martxoaren 5ean, domekan, egingo dituzte. 12:00etan meza izango dute, eta meza osterako herri kirol saioa antolatu dute. Trikitilariek eta bertsolariek girotuko dute meza ostea. Aurten, hori bai, ez da azkeneko urteotan Aizpe elkartean egin izan den bertso bazkaririk izango, Jai Batzordeak jakinarazi duenez.

• Motxaila Eguna martxoaren 24an

Motxaila taldeak Motxaila Eguna antolatu du martxoaren 24rako, Mendaroko Udalaren babesarekin. Gauean, 22:00etan, Zerua Motxailen aterpe, Motxailak Bertsotan izeneko bertso saioa eskainiko dute San Agustin kulturgunean. Unai Iturriaga, Alaia Martin eta Jone Uria arituko dira bertsotan, eta Iñigo Zubiaurre mendaroarra, berriz, gai jartzaile lanetan. Bertso saiorako sarrerak Txirristaka eta Morroskilon salduko dituzte, bost euroan.

Lotura duten albisteak: