Mendaron parte hartzea eta performancea uztartu zituen ekintza egin zuten, Mendaroko Tratu Onen Taldeak antolatuta. Gizonen eta emakumeen arteko eskibide berdintasun aldarrikatzeko eta emakumeen artean elkartasun agertzeko, kolore ezberdineko artileak trukatu zituzten plazan, sare handi bat osatuz.
Elgoibarren, berriz, Martxa Morea egin zuten. Emakumeen Kontseiluak antolatuta. Mausitxa txarangaren laguntzaz herriko kaleak gurutzatu zituzten dozenaka herritarrek.
• Emakume ezkertiar eta euskaldunen argazkia
Ondoren, eta Elgoibarko emakume ezkertiar eta euskaldun talde batek deituta, talde argazkia atera zuten Kultur Etxe parean. Zapalkuntzak hirukoitzak ere izan daitezkeela ohartarazi zuten, Angela Davisen teoriarekin bat eginez, eta salatu zuten aldi berean azpiratuak direla euskaldun gisa, emakume gisa eta ezkertiar gisa. “Emakumeak gara, euskaldunak eta ezkerrekoak, eta hori ez da kasualitatea. Hiru borroka horiek lotuta ulertzen ditugu guk. Angela Davisek dioen bezala, menpeko egoera guztiek bat egiten dute. Badakigu asko garela ideia honekin bat gatozenak, horregatik, martxan jarriko den prozesu feministan parte hartzeko gonbidapena egiten dizugu hemendik aurrera. Feminismotik Euskal Herria berdintasunera eramateko bidea izango da. Eskerrik asko, eta zorionak emakume, euskaldun eta ezkertiar sentitzen zarelako. Behetik gora joatea, beste aukerarik ez daukagu!”, azaldu dute.