Gravitaciones erakusketako lanak apirilaren 8ra arte ikusgai egongo dira Mexiko Hirian, Gorka LarraƱaga artista azkoitiarrak zuzendutako Casa Galeria arte espazioan. Aitor Etxeberriak (Mendaro, 1958) pintura akrilikoarekin landutako 30 bat lan bildu ditu. Azkenengo bakarkako erakusketa 2015ean egin zuen Etxeberriak, eta orduan hasi zen grabitazioen saila lantzen: Deabruaren kantuak mostran.
Gravitaciones erakusketako margolanetako elementuek ez dute forma argirik, eta margolanek izenik ere ez dute.
Mexiko Hirian bizi den Igor Susaeta kazetariak Berria egunkariarentzat idatzitako 'Mugen arteko formak' artikuluan azaldu ditu Etxeberriaren erakusketaren nondik-norakoak. Ciudad TV-21.2 telebistako El Ombligo de la Luna saioan ere elkarrizketatu dute Etxeberria. Hona hemen bideo-erreportajea: