34 taldek eramango dute Korrikaren lekukoa Elgoibarren eta Mendaron

Barren.eus 2017ko mar. 31a, 08:31

Badator Korrika. Atzo abiatu zen euskararen aldeko AEKren bi urtean behingo egitasmoa, Otxandion, eta apirilaren 9an bukatuko da Iruñean, Euskal Herri osoko bideak eta errepideak zeharkatu ostean. Elgoibarrera, eguaztenean, apirilaren 5ean, iritsiko da Korrika, Azkaratetik, eta Elgoibarko erdigunea zeharkatu ostean, Mendarora joango da.

Ondo bidean, 6:20an hartuko du Elgoibarrek lekukoa Azkarateko gainean, eta 7:00ak aldera iritsiko da herrigunera, Maalara. Han egingo zaio ongietorria, Mauxitxa txarangarekin. Mendarora, berriz, 7:40ak aldera iritsiko dela iragarri dute, eta Lanbi parean hartuko diote lekukoa mendaroarrek elgoibartarrei. (Informazio osoagoa Mundu bat Korrikara BARREN aldizkariko erreportajean -PDF-).

Elgoibarko eta Mendaroko kilometroen banaketaren berri eman du Elgoibarko AEK euskaltegiak. Hona hemen bi herrietan Korrikaren lekukoa eramango duten taldeak eta eragileak, eta bakoitzari tokatu zaion kokapena eta tartea:

ELGOIBARKO IBILBIDEA.....................

  • AEK euskaltegia (Azkarate)
  • Surya belar denda (Azkarate erdiko zubipea. 36. km)
  • Etxepe (37.km)
  • Danobat Koop. (Larrialdi bidea. 38.km)
  • Ideko Koop. (Arriagako biribilgunea)
  • Alcortako LABeko sail sindikala (Argindar zentrala)
  • Haritz Euskal Dantzari Taldea (tren tunela)
  • IMH-Herri Eskola-Meka, BH Institutua-Haur Eskola (La Perla taberna)
  • Mauxitxa txaranga (Txarridunaneko biribilgunea)
  • San Lazaro egoitza (fruta denda)
  • Elgoibarko Udaleko Euskara Saila (Quintin)
  • Elgoibarko Udaleko langileak (Fadek)
  • Felix Etxeberria (Ardandegia)
  • Elgoibarko Izarra (Armueta)
  • Elgoibar Ikastola (King Kong)
  • EHBildu (On Informatika)
  • EAJ (La Perla taberna)
  • Sanloko partaideak (Mataderoko aparkalekua)
  • Txankakua Elgoibarko Merkatari eta Zerbitzu Elkartea (tren tunela)
  • Gazte Asanblada (Argindar zentrala)
  • Rodisako LABekoak (Arriaga industrialdea)
  • Kimetz elkartea (Altzolako Mendarorako bus geltokia)
  • Haizea Emakume Taldea (Altzolako araztegia)

 

MENDARO.........................................

  • Mendaroko ospitala /ESI Debabarrena (Lanbi tailer parean)
  • Motxaila Band (Quiva)
  • Motxaila elkartea (Opel zegoen lekuan)
  • Mendaro Ikastola (Zubi bukaeran)
  • Arno Guraso Elkartea (Lasaitze parean)
  • Musika eskola (Zubi hasieran, udaletxe ondoan)
  • Giza proba taldea (Mari Asunen denda parean)
  • Kilimon, Aizpe eta Bustin-Alde elkarteak (Arranbidetik autopista azpira)
  • Gazte asanblada (autopista azpia)
  • Mendaroko Txirrindulari Elkartea (Geoparkeko seinale parean)
  • Mendaroko Udala (Txatarreria paretik Sasiolaraino. Sasiolan debarrek hartuko dute lekukoa)

 

Lotura duten albisteak: