Azkue Fundazioak, Argia aldizkariaren laguntzarekin, Blogetan! euskal blogarien bigarren topaketa ospatu zuen martxoaren 30ean, Euskararen Etxean, Bilboko San Inazio auzoan. Euskal blogosferaren azterketa egin du Azkue Fundazioak, eta inkesta bidez lortutako emaitzen berri eman zuten ekitaldian. Era berean, Blogetan! euskal blogariak lehian lehiaketaren bigarren edizioko sari banaketa ekitaldia ere egin zuten.
Lehenengo edizioa 2014an izan zen eta aurten bigarren edizioa ospatu dute. Lehiaketaren helburua blogari euskaldunak piztea izan da eta haien lanari oihartzuna ematea eta euren blogak sustatzea. Horretarako, egiten duten lana saritu da blogarik onenak aukeratuz.
• Naturzalia, zientzia eta teknologia kateoriako hiru onenen artean
Guztira 129 blogek izena eman zuten lehiaketan. Lehen fasean, gustukoenaren alde botoa emateko aukera izan zuen publikoak, eta hala, boto kopurua eta epaimahaiaren iritzia kontutan hartuta, hamabi blog sailkatu ziren finalerako, tartean Ander Izagirre Egañaren Naturzalia bloga. Natura arloko gaiak jorratzen ditu bertan. Zientzia eta teknologia kategoriako hiru blog finalistetako bat izan da Naturzalia. Izan ere, lau kategoriatan egituratu da lehiaketa: Kultura arloko blogak, gizarte eta politika arloa, aisialdiarekin erlazionatutako gaiak eta zientzia eta teknologia arlokoak. Azken horretan, Xabier Martinen Iparra bloga izan da irabazlea. Euskaraz sortzen diren baliabide teknologikoen berri ematen du, eta baliabide teknologikoak euskaraz izateko aldarrikapen kanpainak martxan jartzen ditu, besteak beste.
Ikus hemen Blogetan! euskal blogariak lehian 2. edizioko blog irabazleak
∞ Lotura duten albisteak: