Haur Hezkuntzako bigarren mailatik hasita Lehen Hezkuntzako seigarren mailara arteko umeentzako eskaintza zabala prestatu dute Atxutxiamaikak eta Udal Ludotekak, Elgoibarko Udalarekin lankidetzan. Ekintza horietan parte hartu nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena, eta antolatzaileek gogorarazi dute plazak mugatuak izango direla. Ekintza bakoitzak bere prezioa izango du, eta nahi izanez gero, bi epealditan ordaintzeko aukera ere badago. Horrez gain, DSLB (AGI), DBE (RGI) eta GLL (AES) jasotzen dituzten familiek %70eko deskontua izango dute, eta familia ugarientzako edo bigarren seme-alabagatiko deskontua %30ekoa izango da.
Interesatuek gaurtik (apirilak 24) maiatzaren 7ra bitartean eman beharko dute izena Elgoibarko Izarran, Ludotekan edo www.elgoibarkoizarra.eus webgunean. Izena emateko epea 16:00etan irekiko da.