Maddalen Iriartek hitzaldia emango du Elgoibarren barixakuan

Barren.eus 2017ko mai. 4a, 13:20

Maddalen Iriarte EHBilduren legebiltzarkideak 'Bai euskal estatuari' hitzaldia eskainiko du Elgoibarren barixaku honetan (maiatzak 5). EHBilduren bersortze prozesuaz eta aktualitateaz berba egitera, eta domekako herri galdeketa babestera ere azalduko da Iriarte Elgoibarrera.

EHBilduren bersortze prozesuaz, Euskal Herrian hasi den aro berriaz eta etorkizuneko erronkez arituko da Maddalen Iriarte, Elgoibarko Kultur Etxean, 19:00etatik aurrera. Ainhoa Mendibil kazetari elgoibartarrak gidatuko duen solasasldian EAJrekiko harremana, aurrekontu akordioak, nola ikusten duen EAJk 2019rako proposatu zuen status berria?, Kataluniako trena Euskal Herriarentzako eredu al den?... eta beste hainbat galdera eta gai izango dituzte hizpide. Antolatzaileek ohartarazi dutenez, hitzaldia irekia da guztiz, eta interesa duen edonor dago gonbidatuta bertara. Amaieran Iriarteri galderak egiteko aukera ere izango da.
Solasasldiaren ondoren, talde argazkia aterako dute. Horrez gain, maiatzaren 7an Gure Esku Dagok antolatuta egingo den herri galdeketa babestera ere azalduko da Iriarte Elgoibarrera.