Gai honek eman duen zeresana ikusita, berriz aztertu eta euren iritzia galdetu die Udalak hainbat laguni eta elkarteetako ordezkariei. Txiki Eguna abuztuaren 28ra atzeratzea eta San Bartolome jaiak egun horretan amaitzea ez da herritar denen gustukoa izan, eta herritar talde batek sinadura bilketa ere hasi zuen Change.org plataformaren bitartez.
Horrenbestez, datorren martitzenean erabakiko dute aurtengo Txiki Eguna eta Gazteen Eguna ze egunetan ospatuko diren aurtengo San Bartolome jaietan.
∞ Lotura duten albisteak: