Goizaldeko 06:00etan abiatu dira Kalegoen plazatik Elgoibarko Mendi Itzulian parte hartu duten 257 lagunak eta Karakateko gainera igo ostean, mendiz mendi inguratu dute herria, 38 kilometroko ibilbidea osatuz eta 2.000 metro inguruko desnibel positiboa gaindituz.
Mendi Itzulitxoan parte hartu duten 400 ume zein helduak, berriz, 09:00etan irten dira Kalegoen plazatik, eta 10:00etan Idotorbetik irten direnekin batu dira. Guztiak batera igo dira Morkaiku (520 m) mendiraino. Morkaikokoek Aiastiako frontoian jarritako anoa postuan berreskuratu dituzte indarrak gero, eta handik Elgoibarrera jaitsiko dira berriro.
Morkaikoren Egunak Kalegoen plazan izan du jarraipena. Finalista Eguneko dominak banatu dituzte lehenik, urtean zehar igotako mendiengatik. Aurten 118 domina banatu dituzte. Ume zein nagusiekm bazkalzteko aukera izan dute parrokiako arkupeetan. Bazkalostean Atxutxiamakakoek prestatutako jolasetan parte hartu ahal izan dute gaztetxoenek eta, 18:00etaik aurrera, Josu Merinok eskalatzaileak plazan jarri duen rokodromo mugikorrean ibiltzeko aukera izango dute.
- ARGAZKI-BILDUMA: Morkaikoren VII. Eguna
•Morkaikoren Eguneko argazkiak eta bideoak
•Mendi Itzuliko argazkiak eta bideoak