Elgoibarko Udaleko Kultura eta Euskara Komisioa batzartu da gaur, 19:00etan, eta Txiki Eguna abuztuaren 25ean, ohikoa duen egunean, ospatuko dela erabaki dute. Gazteen Eguna, berriz, abuztuaren 28an, astelehena, izango da.
Udaletik jakinarazin dutenez, hasiera batean Txiki Eguna abuztuaren 28rako, astelehena eta lan eguna, ezarri zen arrazoi desberdinengatik. Esanguratsuena Gazte Eguna eta bere kontzertu jendetsuarekiko aldiberekotasuna zen, zeinek txiki Eguna Elgoibartarren artean hain sustrai sakonak dituen festa hutsalduko zuen. Baina azkenik, eta zenbait herritar eta udal talderen eskaeren ondoren, Udalak ohiko eguna mantentzea erabaki du eta Txiki Eguna abuztuaren 25ean ospatzea.
∞ Lotura duten albisteak: