540 euroko isuna Elgoibarko Batzokiaren aurkako bonba abisu faltsua emateagatik

Barren.eus 2017ko mai. 17a, 11:50

Epaileak 540 euroko isuna jarri dio gizonezko bati 2012an Elgoibarko Batzokiaren aurkako bonba mehatxu faltsua emateagatik.

Epaian jasota dagoenez, 2012ko irailaren 3an, 18:30ean, SOS-Deiak larrialdietarako telefonora dei bat egin zuen gizonezkoak bere sakelako telefonoa erabiliz. EAJ-PNV alderdiaren egoitzako atean lehergailu bat jarrita zegoela esan zien larrialdietakoei. Dei horri erantzunez, batzokira eta deia egin zuen gizonaren etxera joan ziren poliziak. Edari alkoholikoen eraginpean zegoela egiaztatu zuten.
Auzipetuak gertakariak onartu zituen epaian, eta ontzat eman zuen fiskalak eskatutako zigor-eskaera ere. Epaileak aringarri gisa onartu zuen gizonezkoa mozkortuta egotea, baina 540 euroko isuna ordaintzera zigortu zuen, desordena publikoa egotzita. Epaiketako gastuak ere ordaindu beharko ditu auzipetuak. (iturria: Diario Vasco)

 

Lotura duten albisteak: