Egitarau oparoa antolatu dute gaurtik maiatzaren 27ra bitartean: Ludo Eguna, Txiki Eguna, Handi Eguna, Sukaldari Eguna, Kirolari Eguna eta Familia Eguna. Hona hemen egitaraua:
19 BARIXAKUA Txupinazo Eguna
- 17:00 Txupinazoa: pregoia irakurriko dute. Segidan, buruhandiak eta dragoizikletak.
- 17:30 Aste Nagusiko kartel lehiaketaren sari banaketa.
- 18:30 Dantza lehiaketa eta talde jolasak. Maalako parkean, herritar guztientzat irekia.
22 ASTELEHENA Ludo Eguna
- 17:00 Wii jokoen maratoia. Ludotekan.
23 MARTITZENA Txiki Eguna
- 17:30 Jon Olivares ipuin kontalaria. Ludotekan. HH4-LH2 ume guztientzat irekia.
- Ondoren, jolasak eta txokolate jana.
24 EGUAZTENA Kuadrillen Eguna
- 17:00 Olinpiada zoroak. Ludotekan.
- 18:00 Rock kontzertua: Musika Eskolako rock taldea. Ludotekan. HH5-LH6ko ume guztientzat irekia. Ondoren, buruhandiak eta dragoizikletak.
25 EGUENA Sukaldari Eguna
- 17:00 Top Txef sukaldaritza berezia: Pintxoak prestatuko dituzte, gero gurasoekin jateko. Izenematea maiatzaren 24ra arte.
26 BARIXAKUA Kirolari Eguna
- 16:30 Giza futbolin erraldoia. Ludotekako patioan.
- 18:00 Futbolin txapelketa, haur eta gurasoek osatutako bikoteentzat. Izenemateak egunean bertan.
27 ZAPATUA Familia Eguna
- Idotorben.Kiribilduz egitasmoarekin elkarlanean. Mokadutxoa, jolasak. Bazkalostean Niala magoa eta Trikimailu taldearekin erromeria