Atxutxiamaikaren Kiribilduz egitasmoak, Udal Ludotekarekin elkarlanean, familien hizkuntza ohituretan eragin eta gurasoei zein umeei euskara erabiltzeko espazioak eskaini nahi dizkie. Helburua familiei elkar ezagutzeko eta harremanak euskaraz sendotzeko espazioa eskaintzea da. Horretarako, maiatzaren 27an, Familia Eguna antolatu dute. Idotorben egin behar zuten hasiera batean, baina Maalan egitea erabaki dute. "Zapatu honetan beste hainbat ekintza izango ditugu herrian: hil bukaerako feria, Igeriketa Eguna... eta hori dela-eta Maalan egingo dugu, eta goizerako aurrekusita geneuzkan ekintzak kendu ditugu", azaldu dute antolatzaileek. (egitaraua behean)
• Izenena emateko
Ekintza doakoa den arren, Familia Egunean parte hartzeko izena eman behar da. Maiatzaren 23a, martitzena, izango da izena emateko azken eguna. Interesatuek Elgoibarko Izarran, Udal Ludotekan edo www.elgoibarkoizarra.eus webgunean (egin klik hemen) eman dezakete izena. Informazio gehiagorako: 943 741 626
• Familia Eguneko egitaraua
- 14:00 Bazkaria. Paella erraldoia prestatuko du Sahatzuk.
- 15:00 Niala Magoaren emanaldia
- 16:30 Merienda partekatua (Etxetik eramandako jakiak partekatuko dituzte)
- 17:00 Trikimailu taldearekin erromeria