Nafarroako jotak eskainiko dituzte barixakuan Txarridunan

Barren.eus 2017ko mai. 25a, 09:13

Jota munduan oso ezagunak diren bi jota abeslarik, Maria Herrerok eta Diego Urmenetak, saioa eskainiko dute barixaku honetan, Txarriduna jatetxean.

Jotaren izarrak izena jarri dio Txarridunak Diego Urmenetak eta Maria Herrerok barixakuan eskainiko duten ikuskizunari. Izan ere, Herrrero eta Urmeneta badira nor jotaren munduan, hainbat sari eta lehiaketa irabazi dituzte-eta Tudelako eta Castejoneko bi abeslariok.
Barixaku honetan, hilaren 26an, eskainiko dute saioa Txarriduna jatetxean, 22:30ean hasita.