Bi saio izan ziren, eta guztira 251 ikaslek parte hartu zuten. Bertsoaren bidez euskarazko ahozko komunikazioa lantzeko sortu zuten proiektu hau eta aurten Herri Eskolako laugarren eta bosgarren mailako ikasleek eta Elgoibar Ikastolako bosgarren eta seigarren mailakoek jardun dute. Ikasleek astean ordubete eskaini diote ahozkotasuna lantzeari, eta IƱaki Gurrutxaga eta Jokin Labayen bertsolariek eman dituzte eskolak.