Orain bi aste jokatu zen Euskadiko Soinu Zahar Txapelketako finala Legazpin, Elgoibarko ordezkaririk gabe. Aldiz, bost dantzari elgoibartar sailkatu dira aurten Aurresku Txapelketako finalera. Errenteriako Niessen Kulturgunean jokatu dute finala asteburuan.
A sailean (7-11 urte) hamabi dantzari sailkatu ziren finalerako eta horien artean ziren Jon Etxeberria eta Eneko Etxaniz elgoibartarrak. B sailean (11-15 urte), berriz, Aimar Almortza, Markel Goenaga eta Gaizka Uranga izan ziren Elgoibarko ordezkariak. Musika eskolako arduradunek azaldu dutenez, ondo aritu ziren dantzari denak. Txapelketak bukatu ostean, "ondo merezitako atsedena" hartuko dute datorren ikasturtera arte.
∞ Lotura duten albisteak:
- Aurresku eta soinu zahar doinuek hartu dute Herriko Antzokia asteburuan (2017-04-03)
- Elgoibarko Aurresku eta Soinu Zahar txapelketan 58 dantzarik parte hartuko dute (2017-03-28)
- Aho zapore onarekin itzuli dira dantzari elgoibartarrak Beasaingo aurresku eta soinu zahar txapelketatik (2017-03-14)
- Eneko Etxaniz eta Jon Etxeberria dantzariek estreinaldi ona izan dute aurresku txapelketan (2017-01-16)
- Lezoko dantzarien erakustaldia Elgoibarko Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketan (2016-04-11)