Denboraldiko jokalari onenak aukeratzeko prozesua hasi zuen Euskadiko Eskubaloi Federazioak. Merezimendu hau jasotzeko hautagaien zerrenda argitaratu zuten lehenik, eta jubenil mailako jokalari onenen saria jasotzeko hautagaien artean, bi elgoibartar aukeratu zituzten, June Loidi eta Asier Urain. Sanloko Tecnifuelle taldeko jokalaria lehena eta Beristain Banaketak taldeko jokalaria bigarrena.
Izendapenak jakitera eman ostean, jokalari gogokoenari botoa emateko aukera egon da Internetez, federazioaren webgunean. Jubeniletan Loidi eta Urain izan dira boto gehien eskuratu dituzten jokalariak. Asier Urainek 512 boto (%33) jaso ditu, eta June Loidik 604 boto (%34).
∞Lotura duten albisteak: