Uztailaren 2rako berdegune berria prest egotea espero du Elgoibarko Udalak, aurre-denboraldian Realak eta Haundik jokatuko duten lagunarteko partidurako, hain zuzen ere. Partidu hau uztailaren 8an jokatzea aurreikusita dago.
Elgoibarko Udalak 230.000€ bideratuko ditu Mintxetako berdegunea aldatzeko lanetara eta guztira 8.628 metro koadro aldatuko dituzte: 100 x 64 metro (zelai handia), 40 x 20 metro (zelai txikia) eta ingurua (hegalak). OPSA enpresak irabazi zuen belar sintetikoa eraberritzeko esleipenerako lehiaketa. Mintxetan azken belaunaldiko belar artifiziala da jarriko dute, SBR kautxuduna.
• Berdegune zaharra Herri Eskolara
Mintxetako futbol zelaiko belar artifiziala jarri zutenetik 11 urte igaro dira, eta era honetako berdeguneen bizitza erabilgarria, batez beste, 8 edo 9 urtekoa izaten da. “Mantenimendu ona izan duenez, 11 urtera arte ailegatu da Mintxetako belar artifiziala, baina berritzeko beharra du”, azaldu dute Elgoibarko Udaleko arduradunek. Era berean, oraindik ere egoera onean dagoela-eta, Mintxetatik kenduko duten belar artifizialaren zatirik handiena Herri Eskolara eramango dute, zenbait berdegune egiteko.
∞ Lotura duten albisteak: