Udaltzaingoak emandako datuen arabera, bart gauean, 23:45ean, jaso zuten edukiontziak sutan zeudenaren abisua. Suhiltzaileak sua itzaltzera gerturatu baziren ere, erabat kiskali ziren lau edukiontziak, berde kolorekoak hiru eta ontzi arinak jasotzeko hori kolorekoa bestea.
Udaltzaingoa gertatutakoa ikertzen ari da eta oraindik ez dakite argi norbaitek nahita piztutako sua izan zen ala ez.