Talde lana bultzatzen duten jolas kooperatiboak eta lehiakorrak ez diren beste hainbat jolas prestatu zituzten Mendaroko Arno guraso taldekoek Kirol Egunerako. Joan den zapatuan egin zuten Ikastolako patioan. HH2tik hasi eta LH6 arteko 130 ume inguru batu ziren, goiza jolasean pasatzeko. Taldeka banatuta, Mendaroko ikastolako patio handia ginkanarako gunea izan zen, eta patio txikia, berriz, HH2tik HH4 arteko neska-mutilentzako jolas gunea. "Goiz pasa bikaina bezain neketsua" pasa zutela jakinarazi dute, eta egunaren amaierara pott eginda ailegatu ziren arren pozik ibili zirela.
*Argazkiak: Arno guraso taldea.