Josu Mujika elgoibartarrak zuzentzen duen Biraka dantza taldeko ikasleek ikasturte amaierako saioak eskaintzen dihardute Debabarreneko herrietan. Soraluzen eta Eibarren eskaini zituzten saioen ostean, Mendaroren txanda izango da gaur. Goñati pilotalekuan eskainiko dute Biraka Disko ikuskizuna, 22:00etan. Dantza eskolan dabiltzan mendaroarrez gainera, eskualdeko beste hainbat neska-mutilek ere parte hartuko dute ikuskizunean. Ikasturtean landutako koreografiak erakutsiko dituzte dantza garaikideko erakustaldian.
Elgoibarren ere eskainiko dute ikuskizun hau, ekainaren 14an, 15ean eta 16an, Herriko Antzokian. Hiru egunetan 20:00etan hasiko dira saioak.
∞ Lotura duten albisteak: