Gipuzkoako Hiru Txirlo Bola-joko Txapelketan sailkapeneko lehen 64 postuetan sailkatu ziren 64 bolariek parte hartu zuten 2017ko Lehendakari saria txapelketan. Eibarko Asola Berri bolatokian jokatu zen joan den zapatuan. Kanporaketa erara jokatzen da txapelketa hau eta parean tokatu zitzaizkion aurkari guztiak kanporatu zituen bakarra izan zen Jabier Osoro elgoibartarra. Finalerdietako kanporaketan Xabier Loiola elgoibartarrari gailendu zitzaion Jabier Osoro eta Oskar Urkia eibartarrari irabazi zion finalean. Hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko tiraldian San Migel taldeko Xabier Loiola elgoibartarrak eskuratu zuen hirugarren postua, Asola Berriko Ibai Diezi irabazita.